Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapa Hernani eta Astigarragatik pasa zen atzo, ia ordu erdiko aurrerapenarekin, ondoren Oiartzun aldera joateko. Eguneko ihesaldia Cepeda, Martin, Lopez eta O'Connorrekin pasa zen. Ondoren, pelotoia pasa zen, lehendabizi Hernanitik eta ondoren, Astigarragatik. Etapa Hondarribian amaitu zen eta garailea Ion Izagirre izan zen. Hori horrela, sailkapen nagusian aldaketak egon dira; Roglicek lidergoa galdu du eta Brandon McNultyk hartu du lehenengo postu hori.
Azken edizioetan, pelotoia berriz ere herri barrutik bideratzen hasi dira eta horrek kale batzuk moztea eragin du. Jendeak gehiago gozatu eta txirrindulariak bertatik bertara ikusteko aukera ere eskaini nahi dute horrela.