Astigarraga eremu gorrira pasa da atzo hamar positibo gehitu eta gero

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 8a, 12:48

Intzidentzia tasa 100 mila biztanleko hamalau egunetan 479ra igo da. Hernanin bost positibo gehitu dira eta intzidentzia 288an dago. 

Koronabirusaren datuak gaur ez dituzte albiste onak ekarri bailarara. Atzo, 11 milatik gora proba egin ziren Euskal Autonomi Erkidegoan eta positibotasun tasa %7,1ean kokatu da. 

Gipuzkoa eremua gorrian sartu da 412ko intzidentzia tasarekin hamalau egunetan 100 mila biztanleko; eta Urumea bailaran Astigarragako datuak kezkagarriak izan ziren atzoko probetan. Hamar positibo egon ziren eta egun batetik bestera intzidentzia tasa 479ra igo da. Brotea ostalaritzarekin lotuta egon daitekeela esan zuten bizilagun batzuk. 

Hernanin datuak ez ziren asko aldatu aurreko egunekin alderatuz. Bost positibo berri gehitu dira eta intzidentzia tasa 288an dago. 

Azkenengo hamalau egunetan 32 positibo batu dira Astigarragan eta 52 Hernanin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!