Ekintza mordoa, Gaztelekuetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 7a, 00:00

Ekintza mordoa antolatu dituzte bai Hernaniko zein Astigarragako Gaztelekuek Aste Santuko oporretan, gazteek aisialdiaz goza dezaten. Hori horrela, gaurko Konkis txapelketa antolatu du Astigarragako Gaztelekuak. Bihar, goizeko 10:00etan berriz, eskalada egingo dute, eta etzi, asteburuari hasiera emateko, Karsetara irteera antolatu da. Hernaniko Gaztelekuak, gaurko piraguismo irteera antolatu du, Arratsaldeko 15:50etan jarri dute hitzordua G2 bus geltokian. Etzi Hi Selfie! froga jolasa egingo dute Hernanin barrena. Arratsaldeko 16:30etan emango zaio hasiera frogari, Biterin. Horrez gain, ostiralerako, bigarren piraguismo irteera antolatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!