Astelehenean eman zitzaion hasiera Euskal Herriko Itzuliari, Bilbon, eta larunbatean bukatuko da, sei etapa burutu ondoren, Eibarko Arrateko gainean. Ibilbidean zehar, Urumea bailaratik ere pasako dira txirrindulariak.
Bihar, bailaratik, Euskal Herriko Itzulia
Bihar arratsaldeko 15:45ak aldera pasako da EH Itzulia Hernanitik eta Astigarragatik, Urnietatik etorrita, gero Perurena igo eta Errenteriarako bidea hartzeko.
Hori horrela, Latsunbe kale osoa hustuko da, aparkalekuak libre utziz, «lasterketa modu seguru batean pasa dadin». Aparkaleku hauek kenduta dozenaka ibilgailu geratuko dira lekurik gabe, eta ondorioz, gaur eta bihar jolas lekua aparkaleku gisa erabiliko da. Zehazki, honakoak dira eman dituzten ordu erreferentziak: Hernanitik, 15:43ak eta 16:02ak artean pasa daitezke txirrindulariak; eta Astigarragatik, 15:48ak eta 16:07ak artean.