Gaurtik ekintza bereziak, Astigarraga eta Hernaniko Gaztelekuetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 6a, 00:00

Beteta dator Gaztelekuko apirileko egitaraua. Gaur, kamixetak egingo dituzte astigartarrek eta bihar Konkis txapelketa antolatu dute. Hernanin berriz, piraguismo irteera egingo dute bihar, eta etzi Hi selfie! jolasa. 

Ekintza eta irteera mordoa antolatu dira Aste Santuko oporrak amaitzeko, bai Hernaniko zein Astigarragako Gaztelekuetan. 

Gaur, Astigarragako Gaztelekuan kamixetak egingo dituzte, eta biharko berriz,  Konkis txapelketa antolatu dute. Etzi goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara eskaladaz gozatzeko aukera izango dute astigartar gazteek, kirola egiteko aukera eskainiz. 

Ostiralean asteburuari ongi etorria emateko, Karsetara irteera antolatu da. Horrez gain, asteburua beteta dator, izan ere, larunbatean sorpresa egongo da eta igandean Scape Room egingo dute, Astigarragan zehar.
 
Hernaniri dagokionez, beste hamaika ekintza antolatu dira. Bihar esaterako, piraguismo irteera antolatu da, DBH 1 eta 2 adin tartearentzat. Arratsaldeko 15:50etan jarri dute hitzordua G2 autobus geltokian. Eta Gaztelekuak jakinarazi du beharrezkoa dela eramatea: mugi txartela, toaila, aldatzeko arropa eta merienda. Ekintza honetarako, aurrez izena eman behar da, Gaztelekuan bertan edo Gaztelekura deituta. 

Gaztelekuak gogorarazi du, ekintzetako aforoa 12 pertsonakoa izango dela, beraz behin kupoa beteta, «ez da gazte gehiagorik onartuko». 

Ostegunerako, Hi Selfie! froga jolasa antolatu dute, Hernanin barrena. Arratsaldeko 16:30etan Biterin jarri dute hitzordua, eta hor bertan hasiko da jokoa. 18:30etan sari banaketa eskainiko da. Antolatzaileek azaldu dute beharrezkoa dela mugikorra eramatea, «konexioarekin». Ostiralean, bigarren piraguismo irteera bat egingo da, DBH 3 eta 4 adin tarteentzat. Arratsaldeko 15:50etan egon behar da G2 bus geltokian. 

Astebururako planak Hernaniko Gaztelekuan
Asteburua planez beteta dator, izan ere, larunbatean mini golfera irteera antolatu du Hernaniko Gaztelekuak, eta iganderako berriz, Topagunea egingo da. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da ekintza  Gaztelekuko terrazan. Bertan «gazteek gozatuko dute, musikaz, jolasez...» 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!