Buruntzaldeako Ernaik lau ekintza antolatu ditu apirilean zehar

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 2a, 00:00

Bihar mendi martxa egingo da Bianditzera eta apirilaren 10ean 'Buruntzaldeako Independentzia eguna' ospatuko dute Usurbilen. 

Ernai gazte antolakundeak urteak daramatza udaberriro-udaberriro gazte askoren elkargune izan ohi diren gazte martxa eta topaguneak antolatzen. «Tamalez, egoera dela eta, aurtengo udaberrian, aurrekoan bezala, ezin izango ditugu ospatu», dio gazteen elkarteak. Dena den, egitarau oparoa osatu dute, egoerak eskatzen dituen neurrietara egokituz. 


Hasteko, bihar mendi martxa egingo dute Bianditzera.  Eskualdeko autobusa antolatu dute eta 08:40etan igoko dira autobusera Txantxilan.  
Bestalde, apirilaren 10ean, Buruntzaldeko Independentzia eguna ospatuko da Usurbilen: Gazte olinpiadak eta kontzertuak izango dira. Bertarako izenematea Garin tabernan egin daiteke, 5 euroren truke, apirilaren 5era bitarte. 


Bertso saioa eta kontzertuak ere antolatu dira
Apirilaren 8an bertso saioa antolatu dute Añorgako Zinema Zaharrean. 18:00etan hasiko da eta sarrerak labur.eus/EH_sarrerak estekan lortu daitezke.  Amaitzeko, apirilaren 17an kontzertuak antolatu dira Tolosako Topic aretoan. 


Chill Mafia, Ben Yart, Burutik eta Xsakara taldeak parte hartuko dute eta sarrerak Topictolosa.com/Entradas estekan erosi daitezke. Kontzertuetarako (apirilak 17) sarrerak, kartelean aurki ditzakezuen esteketan eskuratu ditzakezue.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!