Gaur goizean, Ostiral Santua, gurutze bidea egingo dute: 09:00etan Ereñotzun, 10:00etan Astigarragan, eta 11:00etan Hernanin. Azkeneko hori, San Joan Bataiatzailean izango da, eta ez ohi bezala Santa Barbaran gora. Arratsaldean, berriz, Pasio ospakizuna egingo dute, bost elizatan: 18:00etan San Antonion, 18:30etan Andre Marian eta San Joan Bataiatzailean; 19:00etan Goizuetako elizan eta 19:30etan San Jose Langilean.