Igandean erramuak bedeinkatuta, lau eguneko ospakizunari emango diote hasiera gaur, Urumea bailarako elizetan. Jaunaren Afariko eukaristia izango dute, Astigarragan, Ereñotzun, Goizuetan eta Hernanin.
Arratsaldean egingo dituzte gaurko elizkizunak. Astigarragako Andre Marian, 18:00etan egingo dute; eta ordu berean izango da Ereñotzuko San Antonio elizan ere. Goizuetan, berriz, 19:00etan egingo dute. Eta Hernanin, azkenik, 19:30etan izango da Floridako San Jose Langilean, eta 20:00etan San Joan Bataiatzailean.
Hitzordu bikoitza izango da bihar, Ostiral Santuarekin. Goizean, gurutze bidea egingo dute: 09:00etan Ereñotzun, 10:00etan Astigarragan, eta 11:00etan Hernanin. Azkeneko hori, San Joan Bataiatzailean izango da, eta ez ohi bezala Santa Barbaran gora.
Arratsaldean, berriz, Pasio ospakizuna egingo dute, bost elizatan: 18:00etan San Antonion, 18:30etan Andre Marian eta San Joan Bataiatzailean; 19:00etan Goizuetako elizan eta 19:30etan San Jose Langilean.
Pazko Gaubeila ospatzeko jarri dute hitzordua, larunbatean. Ereñotzun egingo dute aurrena, arratsaldeko 18:30etan. Goizuetan izango da ondoren, 19:00etan. Hernaniko San Joan Bataiatzailean, berriz, 20:00etan egingo dute. Eta Astigarragako Andre Marian azkenik, 20:30etan.
Eta Piztuera Igandean, goizeko 10:30etan egingo dute meza, Andre Marian. Ordu erdi lehenago egingo dute Ereñotzuko San Antonion, 10:00etan. Eta Hernanin, hiru izango dira, egingo dituzten mezak: goizeko 09:00etan San Joan Bataiatzailean, 11:00etan San Jose Langilean; eta 12:00etan berriro San Joan Bataiatzailean. Goizuetan egingo dute beranduen, eguerdiko 12:30etan.
Aranon, Pazko igandeko elizkizuna bakarrik
Igandekoa izango da, hain justu, Aranon egingo duten elizkizun bakarra. Goizeko 11:00etan ospatuko dute Pazko egunekoa bertan, San Martin elizan.