Aurreratu egin dute matrikulazio epea Haurreskoletan, apirilaren 12an hasita

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 30a, 00:00

Aurreratu egin dute matrikulazio epea, Haurreskoletan; eta apirilaren 12tik 21era izango da, irailean, urrian edo azaroan hasi nahi dutenentzat. 2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurren gurasoek edo legezko tutoreek eskatu dezakete plaza, Haurreskolak Partzuergoko zentroetan; tartean, Hernaniko eta Astigarragako Haurreskoletan. Eskaerak Haurreskolan bertan entregatu daitezke; edota online egin, haurreskolak.eus atarian. Ekainaren 2an argitaratuko dituzte behin behineko zerrendak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!