Saskibaloian garaipenik ez zuten lortu ez Mundarrok, ezta Hernanik ere

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 30a, 00:00

Saskibaloian ez da asteburu ona izan Mundarro eta Hernanirentzat, jokatutako bi partiduak galdu zituztelako. Hernaniko mutil juniorrek Gora Behera Debasketen aurka 44-46 galdu zuten kiroldegian. Bestalde, Mundarroko mutil juniorrek Arrasaten galdu zuten Mondragon Unibertsitatearen kontra 75-71. Markagailu estua izan zuten bi partiduek, baina garaipenak ihes egin zien. Datorren asteburuan ez da partidurik jokatuko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!