Klik batean erreserba daiteke sagardotegirik gustukoena, Sagardoa Route bilatzailearekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 29a, 00:00

Igartubeiti, XVIgarren mendeko tolare baserria.

Martxan da Euskal Herriko sagardotegien bilatzailea, eta dagoeneko egin daitezke erreserbak: 'sagardoa.eus'. 

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak sagardozaleei zuzendutako aplikazioa sortu du: Sagardoa Route. «Aukeratu eguna, ordua, pertsona kopurua eta nora joan nahi duzun eta bilatzaileak zein sagardotegitan dagoen lekua esango dizu. Ondoren, online egin dezakezu erreserba!». Hauxe da webgunea: sagardoa.eus.

Webgune berean sagardoarekin lotura zuzena duten beste hainbat ekintza ere aukeratu daitezke. Besteak beste, Igartubeitira irteera. XVIgarren mendeko baserri dolarea da, antzinako baserriak islatzen dituen museo dolare bakarra. 4 orduko txangoa da, eta aukera egongo da Igartubeiti baserri-museoan bisita gidatua egiteko eta sagardotegiko menu tradizionalarekin gozatzeko

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!