Hemen da berriz ere, Bota bertsoa! lehiaketa, Dobera Euskara Elkartearen eskutik. Beti bezala, partehartzaileek nahi duten doinu eta neurrian idatzi ahal izango dute bertsoa.
Aurtengo gaia, honakoa izango da: Ze ederra izango den itzulera... Hortaz, gai hori jorratzen duen bertso original eta politen zain daude Doberakoak.
Urtero bezala, Hernaniko, Astigarragako eta Urnietako sagardotegiek emandako hainbat sari banatuko dituzte partehartzaileen artean. Informazio gehiagorako, dobera.eus webgunera jo daiteke.
Parte hartzeko pausuak
Lehiaketa txiki honetan parte hartzeko, hurrengo pauso hauek eman behar dira. Lehenik eta behin, bertsoa idatzi edo bideo bat egin; nahi duzuen neurri eta doinuan.
Bukatzeko, bidali bertsoa emailez dobera@dobera.eus helbide elektronikora, izen-abizenak eta telefonoa jarrita. Epea, 2021eko apirilak 30a izango da. Animatu eta... Bota bertsoa