Bandera trukaketa atzo, Urumea bailaran ere

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 26a, 16:52

Herritarrak ere bertaratu ziren atzo, Astigarragan egin zen bandera trukaketara.

Apirilaren 3an Reala eta Athleticen artean jokatuko den Errege Kopako finala dela eta, Realak eta Gipuzkoako hainbat herrik bandera trukaketa egin dute. Hernani eta Astigarragak ere bat egin dute ekimen honekin. La Cartujan jokatuko da Errege Kopako finala, eta egungo egoerak behartuta, gradak hutsak egongo direnez, «Gipuzkoako herrietako eta futbol taldeetako banderak jarriko dira gradetan». Honela, modu sinboliko batean, Gipuzkoako herritarrak eta Realeko jarraitzaile sutsuak ordezkatuko dira, aipatu moduan, Gipuzkoako herrietako zein futbol taldeetako banderak, gradetan jarriz.

Hernanin ere, atzo eguerdian egin zuten bandera trukaketa.

Gaur arratsaldeko 17:00etan, Zubipen egingo dute Realaren eta CD Hernaniren arteko bandera trukaketa. Astigartarrek, berriz, atzo arratsaldean egin zuten Andoainen: Mundarroko Jon Goiburuk Realeko bandera jaso zuen, Luki Iriarte eta Maite Arzuaga talde txuri-urdineko ordezkarien eskutik.

Mundarroko Jon Goiburu (erdian), Realeko bandera jasotzen, talde txuri-urdineko ordezkarien eskutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!