Italian egin du astebete, Xabier Mikel Azparren astigartarrak, bi proba lehiatzen. Per Sempre Alfredo klasikan 26garren izan ondoren, Coppi e Bartali itzulian ari da asteartetik, eta protagonista izan da gainera; bereziki bigarren etapan: eguneko ihesaldian sartu zen, eta indartsuenetako bat izan zen bera.
Sei txirrindularik egin zuten ihes hasieratik, baina taldea hautsi, eta zirkuitu gogorreko bigarren itzulian egin zuten ihes Azparrenek berak eta Marton Dina hungariarrak. 50 kilometro egin zituzten biek bakarrik, lasterketa buruan, eta 20 kilometro falta zirenean harrapatu zituen tropelak. Gaur bukatuko du itzulia Azparrenek, Forli hirian, 166 kilometroko etaparekin.
Gorlako Igoera, afizionatuek
Afizionatu mailan, bestalde, lasterketa garrantzitsua daukate bihar, Bergaran: Gorlako Igoera ezaguna jokatuko da, goizeko 10:00etan hasita. Bertan izango dira, partehartzaileen artean, bailarako hiru txirrindulari ere: Telmo Semperena eta Enekoitz Azparren astigartarrak, eta Ander Amonarriz hernaniarra.
Junior mailakoek ere, bihar daukate hitzordua, arratsaldeko 16:30etan Errenterian. Eta kadeteak, azkenik, gaur lehiatuko dira Azpeitian, 16:00etan.