Lidertzaren lehian jarraitzeko garaipena Hernanik, Irunen

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 23a, 00:00

Ezin izan zuen punturik lortu Hernanik, Zubipen, jubenilen Liga Nazionalean.

1-2 irabazi zuen, Real Unionen zelaian. Mundarrok, berriz, porrota gogorra jaso zuen Zumaian (3-0).

Argia zein itzala, bietatik izan du asteburuak, bailarako futbol taldeentzat. Hernanik, garaipen garrantzitsua lortu zuen mutil erregionalen ohorezko mailan, ostiralean Irunen: 1-2 nagusitu zen Real Unionen kontra, Bereziren eta Manciren golekin. Horrela, lidertzaren lehian jarraitzen dute berdeek, 11 punturekin hirugarren, Zarautz liderra puntu bakarrera dutela.

Mundarrok, ordea, oso arratsalde txarra izan zuen Zumaian, eta 3-0 galdu zuen, mutil erregional preferenteetan. Hasieratik aritu ziren deseroso, eta atsedenaren aurretik aurreratu zen Zumaiako. Hurrengo minutuetan erakutsi zuten joko onena moreek, baita langa jo ere, baina ezin izan zuten berdindu. Atsedenetik bueltan, parekatuta aritu ziren bi taldeak, eta partidua berdintzea ere lortu zuen Mundarrok, baina gola baliogabetu zuen marrazainak. Eta ondoren, ia segidan sartu zituen beste bi gol Zumaiakok.

Bestalde, Hernaniko nesken bigarren taldeak porrota jaso zu­en Donostian, Intxaurdiren kontra (1-0), ohorezko erregional mailan. Eta galdu egin zuten Liga Nazionaleko mutil jubenilek ere, Zubipen, Beasainen kontra (1-2). Partidua hasi eta berehala aurreratu ziren berdeak markagailuan, Oyarbideren golarekin; baina ezin izan zioten emaitzari eutsi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!