Urtero legez, aurten ere beherapenen azoka egingo du Muebles Iturbe altzari dendak. Helburua da eskaintza zabaltzea eta likidazioa egitea; eta, horretarako, dendan dituzten hainbat sukaldeetan, altzairuetan eta egongelarako sofatan deskontu potoloak topatu ahal izango dira. Askotariko aukera egongo da, eta beherapenak %65era helduko dira.
Hori horrela, etxeko txokoren bat berritu, barne-dekorazioko piezaren bat gehitu edo orain arte zutena aldatu nahi duten horiek datorren astean dute horretarako astia.
Astelehenetik larunbatera bitartean, 09:30etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30etara egongo da denda zabalik; eta, igandean, berriz, goizez, 10:00etatik 14:00etara.
Muebles Iturberen indargunea elementuen kalitatea da, eta kasu honetan, prezio paregabean eskuratu ahal izango dira elementu asko. Pieza bere osotasunean eros daiteke, hau da, beherapena duen sukalde edo egongela osoa, altzairu guztiekin. Edo, bestela, bezeroak nahi duen horretara ere moldatzeko aukera egongo da. Horretarako, dendarien aholkularitza izango dute bertaratzen direnek.
Erosketa eginez gero, garraioa eta muntaketa ere eskaintzen da, likidaziotik kanpo, aparteko zerbitzu gisa.