Italiako bi probatan bihartik, Azparren

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 20a, 00:00

Asteburu honetan bueltatuko da lehiara Xabier Mikel Azparren astigartarra, profesional mailan. Euskaltel-Euskadirekin ariko da, Italiako bi probatan: Per Sempre Alfredo klasikoa izango du bihar, 156 kilometrokoa; eta Coppi e Bartali itzulia lehiatuko du asteartetik, bost etapakoa. Afizionatu mailan, berriz, Lizarran ariko dira bihar, Cirilo Zunzarren lasterketa lehiatzen. Bertan izango dira Ander Amonarriz hernaniarra, eta Enekoitz Azparren eta Telmo Semperena astigartarrak. Gipuzkoan, kadete mailakoa izango da asteburuko proba bakarra: Zarauztarra Saria lehiatuko dute bihar, Zarautzen, goizeko 09:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!