Aurreneko partiduak, mutil jubenilek

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 20a, 00:00

Ligako estreinako partiduak jokatuko dituzte gaur, Hernani eta Astigarragako kiroldegietan. 

Atsedenaldia daukate Mundarrok eta Hernanik, Gipuzkoako lehenengo mailan, asteburu honetan; baina beste kategoria batekoek ekingo diote lehiari, oraingoan. Izan ere, ligako estreinako partiduak jokatuko dituzte mutil jubenilek, asteburu luze honetan.

Gaur jokatuko du Mundarrok, Astigarragako kiroldegian, Atletico San Sebastian taldearen kontra. Arratsaldeko 16:00etan izango da.
Hernanik, berriz, atzo jokatu zuen estreinakoa, Zarautzen, Zast Zarautz taldearen kontra.

Bi multzotan daude banatuta mutil jubenilen taldeak, eta multzo berean ariko dira Mundarro eta Hernani, beste bost talderekin. Bederatzi jardunaldi daude aurreikusita, eta hirugarrenean ariko dira elkarren kontra bi taldeak: apirilaren 18ko asteburuan izango da derbia, printzipioz

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!