Gaur goiza, ez da xamurra izan RENFEko trenbide-sarean. Izan ere, Pasaia eta Hernani arteko tren-zerbitzua eten egin da, Adif enpresaren instalazioetan izandako gorabehera baten ondorioz. Iztuetako zubitik trenbidera obra-hondakinak erori dira eta RENFEk zerbitzua eten behar izan du goizean goizetik; « 02: 00ak aldera, langileak gruarekin katenariaren gaineko zubiaren blokeetako bat kentzen ari ziren; antza denez, oso egoera txarrean zegoen, eta trenbidearen gainera erori da eta katenaria kaltetu du» jakinarazi du Marisol Garmendia Donostiako Udaleko Hiri Proiektuetarako zinegotziak.
Momentu honetan bidea garbi dago eta langileak katenaria konpontzen ari dira. Noranzkoetako bat martxan egongo da goiz erdian, eta 13: 00ak aldera zirkulazioa erabat berrezartzea aurreikusi dute.
Alternatiba, Adifek
Hernani eta Pasaia arteko errepide bidezko garraiorako plan alternatibo bat ezarri da, Donostiako C-1 lineako aldiriko trenetako bidaiarientzat.