Mundarroko eta Hernaniko lehenengo taldeek, partidua gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 19a, 11:59

Hernaniko preferenteak gaur du norgehiagoka Zubipen, Tolosaren aurka, arratsaldeko 17:30etan. Gaur jokatuko duten gainerako taldeek etxetik kanpo dute partidua. 

Asteburuan partiduak izango badira ere, jaieguna dela eta, Mundarroko eta Hernaniko hainbat taldek gaur jokatuko dute jardunaldi honetako norgehiagoka. Lehenengo taldeei dagokienez, Hernaniko Ohorezko Erregional Mailak Real Unionenekin neurtuko ditu indarrak gaur, arratsaldeko 17:00etan, Galen. Astigartarrek, aldiz, Aita Mari zelaian jokatuko dute Gorengoen Mailako partidua. Arratsaldeko 16:00etan izango da, Zumaiakoren aurka.

Bestalde, Hernaniko preferenteak Tolosa izango du aurkari etxean, 17:30etan; eta Emakumezkoen Ohorezko Erregionalak, Intxaurdiren aurka jokatuko du, eguerdiko 12:00etan hasita. 

Azkenik, Astigarragako Ohorezko Jubenileko mutilek Mendibeltzen dute partidua, 11:00etan, Oriokoren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!