Haritzak landatzen jardun zuten ikasleek, 'Basoaren astean'

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 19a, 00:00

Urumea Ikastolak ere bat egin zuen 'Basoaren astea' ekimenarekin, eta ikasle batzuk, ederki landatu zituzten haritzak.

EA2030 programan parte hartzen duten herriko ikastetxe guztiek bat egin dute “Basoak ernatzen” proiektuarekin, bai lehen hezkuntzakoak (Aratz, Elizatxo, Langile eta Urumea) eta baita bigarren hezkuntzakoak (Aratz eta Hernani BHI).
Ederki pasa zuten, naturaz gozatzen eta haritzak landatzen. Hauen inguruko hausnarketak ere egin zituzten, eta ingurumenak zer nolako garrantzia duen azpimarratu zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!