Mimukaiko bilera, gaur Lekunberrin

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 18a, 00:00

Goizueta eta Aranon ere martxan dago Mimukai Zentroa ekonomia bultzatzeko. Bertan, parte hartzeko saioak ari dira antolatzen, eta gaur, 15:00etan, Lekunberriko kiroldegian egingo da bilera. Merkaturatzeko sareak eta estrategiak landuko dira eta lehen sektoreko, hirugarren sektoreko eragileak eta herritarrak daude deituak. Merkataritza estrategietan aditua den pertsona bat gonbidatuko da saiora. Izenemateko, mimukai@cederna.es edota  607 515 584 WhatsApp zenbakira idatzi behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!