Mimukai proiektuko bilera antolatu da etzi Lekunberriko kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 16a, 00:00

Leitzan kokatuko dago baina Leitzaldea-Larraun eskualde osoko sektore ekonomiko guztientzako topagunea izateko helburuarekin abiatu da Mimukai zentroa. Beraz, Goizueta eta Aranon ere martxan jarriko da ekonomia bultzatzeko. Bertan, parte hartzeko saioak ari dira antolatzen, eta etzi, 15:00etan, Lekunberriko kiroldegian egingo da bilera. Merkaturatzeko sareak eta estrategia landuko dira eta lehen sektoreko, hirugarren sektoreko eragileak eta herritarrak daude deituak. Merkataritza estrategietan aditua den pertsona bat gonbidatuko da saiora. Izen emateko, mimukai@cederna.es edota  607 515 584 WhatsApp zenbakira idatzi behar da

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!