Kantxara bueltan porrota, Hernanik eta Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 16a, 00:00

Audicana hernaniarra, jokaldi bat prestatzen, larunbateko partiduan.

TAKEren kontra galdu zuten hernaniarrek (58-66); eta Atletico San Sebastianen kontra astigartarrek (61-71), luzapenean.

Joan den asteburuan bueltatu dira kantxara, Hernaniko eta Mundarroko saskibaloi talde nagusiak, mutiletan. Etxean aritu dira bi taldeak, baina ezin izan dute garaipena lortu, aurreneko partiduan. Tolosako TAKEren kontra galdu zuen Hernanik (58-66); eta Donostiako Atletico San Sebastianen kontra Mundarrok (61-71), luzapenean.

Primeran ekin zioten parti­duari astigartarrek, eta aurre­ne­ko laurdena 16na berdinduta bu­katu ondoren, bost pun­turen al­dea lortu zuten atsedenaldira­ko (33-28). Aurretik jarraitu zu­ten, hirugarren laurdena bukatuta ere (39-37). 

Eta azkeneko laurdenean, oso es­tua izan zen lehia: 44-47 atzetik izan ondoren, 49-47 aurreratu ziren astigartarrak, azkeneko minutuan; baina partidua berdintzea lortu zuten donostiarrek, partidua bukatzear zela (49-49). Ho­rrela, luzapena jokatu behar izan zuten; eta bost minutu horietan, ia jaurtiketa guztiak sartu zituzten donostiarrek; guztira 22 puntu. Horren aurrean, ezer gutxi egin ahal izan zuten astigartarrek, eta 12 puntu lortu arren, 61-71 galdu zuten.

Oso bestelakoa izan zen partidua, Hernanirentzat. Hasiera­tik egin zuen ihes TAKEk, eta aurreneko laurdenean sei punturen aldea lortu ondoren (14-20), 24-34 iritsi ziren atsedenaldira. Partiduak ez zuen hobera egin hernaniarrentzat, aldageletatik bueltan, eta 14 puntura haunditu zuen aldea talde tolosarrak, hirugarren laurdenean (43-57). Azkeneko laurdenean lortu zuten tartea pixka bat murriztea hernaniarrek, baina irabazteko aukerarik ez zuten izan (58-66).  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!