Hiru hitzordu izan dituzte bailarako txirrindulariek, asteburu honetan. Eta emaitza nabarmenena, Tasio Semperena kadete astigartarrak lortu du, Beasaingo Usurbe Sarian: tarteko helmugen saria irabazita, podiumera igo zen. Lasterketako sailkapenean, berriz, 34garren izan zen.
Afizionatu mailan, berriz, Aiztondo Klasika garrantzitsuan hartu zuten parte Enekoitz Azparren eta Telmo Semperena astigartarrek. Azparrenek bakarrik lortu zuen lasterketa gogorra bukatzea, 56garren postuan.
Eta jubeniletan, azkenik, partehartzaileen artean izan ziren Unax Urretabizkaia eta Aner Zilbeti hernaniarrak, Azpeitiako San Jose Sarian. 48garren bukatu zuen Urretabizkaiak, eta 80garren sailkatu zen Zilbeti.
Datorren igandean, Lizarran ariko dira afizionatu mailakoak, eta behin behineko zerrendan daude Azparren eta Ander Amonarriz hernaniarra, Laboral Kutxa taldearekin. Kadeteak, berriz, Zarautzen ariko dira, igandean bertan.