Asteburuan hiru lasterketa izango dira Gipuzkoan kadete, junior eta elite-23 urtez azpikoen mailetan. Honela, gaur goizeko 11:00etan, Beasainen Usurbe Saria dute. Arratsaldean, 16:00etan juniorrek hartuko diete txanda Azpeitin, San Jose sariarekin. Bi lasterketa hauek entzutetsuak dira bere mailetan. Amaitzeko, bihar goizean afizionatu mailako Aiztondo Klasikoan parte hartuko dute bailarako txirrindulariek. Espainiako Kopako lasterketa da.