Hernaniko pelotariek 15 partidau jokatuko dituzte asteburuan. Une honetan jokatzen ari diren hiru txapelketak, ofizialetakoak dira. Mundarrokoek zortzi izango dituzte, lau jada jokatu dituzte osteguna eta atzo artean. Goizuetako pelotariek Leitzan bi partidu jokatuko dituzte, bihar, Mendialdeko txapelketan.
Gipuzkoako Binakako Txapelketan lau partidu jokatuko dira. Gaur 11:00etan Hernanin, 3garren mailako kadeteek, Xuban Iturbek eta Markel Urdangarinek, finalerdia jokatuko dute Lizarralde-Agirre (Abantzu) zestoarren aurka. Irabaziz gero, finala jokatzeko sailkatuko dira. 16:30etan kiroldegiko frontoian, hirugarren mailako seniorrek, Xabier Salaberriak eta Xabier Ortiz de Urbinak, finalerdia jokatuko dute Etxabe-Zalakainen (Oiarpe) aurka.
Mundarrok bihar hartuko du erreleboa eta beste bi partidu jokatuko dituzte Lapke 2ren aurka, Lazkaon, 10:00etan, lehenengo mailan; eta 10:30etan, Txomiñenean, bigarren mailan, Legazpiren kontra.
Gipuzkoako Trinkete Txapelketan bost partidu jokatuko dira eta lauetan asko dago jokoan. Partidurik aipagarriena Lasa eta Gurutzealderen arteko derbia iznago da. Gaur 15:00etan, Gaska trinketean (Donostia), senior bigarren mailan, Mikel Lasak (Hernani) Gurutzealderen (Mundarro) aurka jokatuko du. Hernaniarrak aurrera jarraitu nahi badu hamar tantoko aldearekin irabazi beharra du. Astigartarrak errazagoa du sailkapena.
Olaizolak bihar, Atanon
Profesional mailan, Binakako txapelketa Donostian izango da, bihar. Bertan, Olaizola II eta Rezustak, Altuna eta Mariezkurrenaren aurka jokatuko dute.
Gero, astelehen gauean, Salaberria goizuetarraren txanda izango da, Etxebarrin.