Babestutako edukia

Kimera beti zure zerbitzura

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 13a, 00:00

Roberto Dos Santos fisioterapeuta, Kimera zentroan.

Kimera Fisioterapiak martxoaren 13an itxi zituen ateak eta 2020ko maiatzaren 6ra arte ez zituen berriro ireki.


Berriz irekitzearen lehen fase hartan, gogoan dugu oso estresatuta geundela Kimera Fisioterapiako langile guztiok desinfektatzeko eta garbitzeko neurri zorrotz horiek mantentzen eta gauzatzen, pazienteei ahalik eta segurtasun eta konfiantza haundiena eskaintzeko. Gainera, eskura genituen NBEak (EPIak) mugatuak ziren eta gutxinaka iristen ziren.


Gaur egun, ia urtebeteren ondoren, erne ibiltzen gara, eta protokoloa betetzen jarraitzen dugu, baina modu azkarragoan, zoritxarrez denbora izan baitugu ondo ikasteko.


Zentroetara (Hernani, Astigarraga eta Donostia) joaten den pazienteari aldez aurretik tenperatura hartzen zaio eta gel hidroalkoholikoa eskaintzen zaio, desinfektatutako itxarongelara igaro aurretik. Ondoren, tratamendu-gelara igaro aurretik, oinetakoen zolak desinfektatu eta aurretik egon den pazientearen eta ondoren sartuko den pazientearen artean, aldez aurretik desinfektatutako gelara pasatzen da. Era berean, zentroan pazienteak gurutzatzea saihesten dugu, eta ez dira bi paziente baino gehiago egoten itxarongelan.


Bestalde, fisioterapeutek eta administrazioko langileek NBE egokiak ditugu; hala nola, txabusina eta txano higienikoak, eta FFP2 maskarak eta eskularruak, behar izanez gero.


Horrez gain, esan behar dugu irekiera-dataz geroztik, pazienteak Kimera Fisioterapian lehen bezala sartu direla, pazienteek hartutako neurriak onartu dituztela eta behin baino gehiagotan eskertu dizkigutela. Seguru sentitzen dira eta protokoloarekin «erlaxatu» ez garela ikusten dute.


Atentzioa eman digun eta normaltasunera itzultzea espero dugun zerbait aipatzearren, zera esan behar dugu: kirolariak diren pazienteen beherakada izan dugula, lehia-probak murriztu edo bertan behera geratu direlako; eta, bestalde, osasuna gehiago zaintzen duen pazientearen perfila handitu dela.


Halaber, etxean kudeatzeko zaila den «telelana» duten pazienteak zentroan sartu izana nabarmendu nahi dugu; izan ere, batzuetan, ez ditugu behar diren baliabideak eta neurriak etxean lana egiteko. Ondorioz, bizkarreko min biomekanikoak eta zerbikalgiak izaten dira.


Horrekin batera, Covid-19aren ondorioak dituzten pazienteen beste fluxu bat dago, giharretako min lausoak, beheko gorputz-adarretako paresiak, muskuluetako atrofiak, eta abar dituztenak.


Amaitzeko, esan beharra dago Kimera Fisioterapiako fisioterapia-talde osoak AstraZeneca txertoaren lehenengo dosia hartu dugula, eta ondoren, data heltzen denean, bigarren dosia jarriko dugu. Horrekin, are gehiago lagundu nahi dugu, eta gure hondar-alea ere jarri nahi dugu, pandemia kontrolatzeko eta, behingoz, gure pazienteekin normaltasunez egon ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!