Bueltan da futbola Astigarragan, Mundarroko zazpi taldeekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 13a, 00:00

Bi partidu jokatuko dira gaur, Zarkumendegin; Zubipen, berriz, hiru norgehiagoka izango dira.

Koronabirusak bete-betean gelditu zuen bailarako kirol taldeen egutegia. Txapelketak bertan behera gelditu ziren eta partidu guztiak atzeratu edo suspenditu egin ziren. Orain, geldialdi luze hori pasata, bueltan da futbola astigartarrentzat. Asteburuan nor­gehiagoka ugari izango dituzte Mundarrokoek, eta horietako batzuk Zarkumendegin jokatuko dira. Bestalde, hernaniarrek da­goeneko hartuta dute martxa, duela aste batzuk ekin baitzieten, berriz ere, txapelketei.

Denera, zazpi taldek hasiko dute liga Astigarragan. Gaur jokatuko dira, asteburuko partidu gehienak: Gizonezkoen Gorengoen Mailakoek Zarkumendegin neurtuko dituzte indarrak, Santo Tomas Lizeoren aurka, 16:00etan. Horrez gain, Erregional taldeko Lehenengo Mailako taldeak Trintxerpen jokatuko du, 17:30etan. Ohorezko Jubenilek Hernaniren aurka dute derbia, etxean, eguerdiko 12:15etan. Mutilen Kadeteen Lehenengo Mailak Urnietan du partidua, goizeko 11:00etan. Eta, azkenik, Kadete neskek Cesar Beniton dute norgehiagoka, Intxaurdiren aurka, eguerdiko 12:30etan.

Bihar, berriz, bi partidu izango dira. Jubenilen Lehenengo Mailak txapelketari ekingo dio Berion, Santo Tomas Lizeoren aurka, 12:45etan. Ohorezko Kadeteak ere zelaira itzuliko dira, Lengokoaken aurka, Cesar Beniton, goizeko 10:45etan.

 

Hernaniarrek, zortzi norgehiagoka gaur eta bihar

Hernaniko talde batzuk lehiaketara itzuli baziren ere, beste batzuk asteburu honetan ekingo diote lehiari. Guztira zortzi partidu izango dituzte hernaniarrek, gaur eta bihar artean. Etxean jokatuko dute: Ohorezko Erregional Mailak gaur, Touringen aurka, 16:30etan; Emakumezkoen Ohorezko Erregionalak bihar, Beti Gazteren kontra 16:00etan; Jubenilen Liga Nazionalak bihar, Realaren aurka, 11:330etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!