Udaberriko kanpaina martxan, Errigorak

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 12a, 00:00

Martxan da Errigoraren udaberriko kanpaina, eta martxoaren 24ra arte eskatu daitezke produktuak, errigora.eus webgunean. Hernanin, apirilaren 30ean entregatuko dituzte eskatutako saskiak, Plazan, 12:00etatik 19:30etara. Aukeran daude oliba-olio birjin estraren lau mota, zainzuriak, piperrak, orburuak, kardua, menestra, barazkiak, potxak, tomatea, barazki-kremak, txitxirioak eta arroza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!