Beterri Saretuzen eskutik, zaintzari buruzko saioa izango da bihar, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 10a, 00:00

Beterri Saretuzek otsailean egindako saioan. Argazkia: Beterri Saretuz.

Beterri Saretuz programaren barruan, enpresen beharrak asetzeko lehenengo saioa bihar egingo da, Astigarragan. Bertan zaintzaren inguruan arituko dira, «pertsonak erdigunean jarriz». Biharko saioa, aurrez aurrekoa izango da, baina modu telematikoan ere hartu daiteke parte, izena emateko galdetegia beteta. 

Beterri Saretuzek, otsailaren 11n abiatu zuen bigarren ikasturtea Usurbilen, eta bihar jarraipena emango dio bere egitarauari. Izan ere, bihar Astigarragan egingo da hurrengo saioa, goizeko 09:30etatik 12:30etara bitartean, Kontxaeneako areto nagusian. 
Sei hilabetetan, hainbat saretze eta ezagutza saio antolatu dituzte, baita enpresen beharrak asetzeko saioak ere, eta biharkoak justu, horretan datza. Ekimenak helburu bezala du, Beterri Buruntza eskualdean enpresa eta eragileen ekosistema bat sortzea du, Gipuzkoako Aldundiaren eta Beterri-Buruntza Udalak-en laguntzarekin. 
Biharko saioan, zaintzari tartea eskainiko zaio, eta «elkarrengandik entzun eta ikasteko aukera baliatuko dugu: eskualdeko proiektu bat ezagutzeko parada izango dugu Astigarragan». Gizarte ekimeneko Maitelan kooperatiba integraleko kideak izango dira bertan,  «langileak, erabiltzaileak eta kolaboratzaileak proiektu berean biltzeko».

Parte hartzeko moduak
Biharko saiora, gonbidatu nahi dituzte, «aurrez aurreko saioan parte hartzera»  programaren sustatzaile, eragile eta enpresatako kideak hain justu. Nolanahi ere, modu telematikoan jarraitzeko aukera ere izango da, izenemate galdetegian zehaztuz gero: (https://labur.eus/auiH4).  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!