Neurri murriztaileak berritu dituen dekretua atzo argitaratu zuen EAEko aldizkari ofizialak, eta gaurtik aurrera, udalerrien konfinamendu perimetrala bertan behera gelditzen da. Hori horrela, Erkidegoan mugitzea baimenduta egongo da, hain justu. Hala ere, Erkidegotik ezingo da atera. Beste hainbat neurri ere ezarri dira, eta haietako bat honakoa da: Jaurlaritzak ez du erabiliko 500 kasuren intzidentzia tasa udalerri batzuetan neurriak zorrozteko erreferentzia gisa.