Makina bat ekintza bailaran, martxoak 8aren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 9a, 00:00
Hiru bloketan antolatu zuten atzoko manifestazioa. Karabeletik zetorrena haietako bat.

Atzo, Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen, eta hainbat kontzentrazio, elkarretaratze eta ekintza egin ziren Urumea bailaran. Gaur berriz, hitzaldia antolatu da Biterin, besteak beste.

Asteburuan zehar ere ekintzak egin dituzte Urumea bailaran, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatze aldera. Atzo berriz, bailara osoa morez jantzi zen, eta kontzentrazio zein elkarretaratze ugari antolatu ziren.

Hala ere, egiteko mordoa gelditzen da oraindik, izan ere, Hernani, Astigarraga, Goizueta eta Aranon, martxoak 8aren bueltan antolatutako egitaraua luzea da.

Hernanin gaur, hitzaldia eskainiko da arratsaldeko 18:00etan hasita, Biterin, Amher Sos Arrazakeria eta Bidez Bide elkarteak antolatuta. Etzi berriz, Panpina antzerkia ere eskainiko da, 19:00etan, Biterin.

Aranon  gaur emango zaio hasiera, Zaintza pandemia garaian erakusketari, Elkarteko arkupetan dago ikusgai eta martxoaren 21era arte iraungo du.Goizuetan berriz atzo hasi zen erakusketa hau, eta martxoaren 17ra bitartean egongo da ikusgai. 

Atzotik, Carmen Ibañezen erakusketa ikusgai

Atzo goizean, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko, Carmen Ibañezek, erakusketa aurkeztu zuen Erriberan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!