Erremontea probatzeko aukera, Lekunberrin ere

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 9a, 00:00

Asteazkenetan izanen dira saioak, 20:00etan hasita, Xabi Azpiroz eta Kemen Aldabe erremontisten eskutik. Izena eman behar da.

Hernaniko Galarreta frontoian bezala, Lekunberrin ere izanen dute erremontea probatzeko aukera, nahi duten neska-mutilek. Izan ere, asteazkenero eginen dituzte saioak, 20:00etan hasi eta 21:00ak arte, Jayan Jai pilotalekuan. Eta monitore lanetan ariko dira bertan, Kemen Aldabe eta Xabi Azpiroz erremontista profesionalak.

Ikastaroaren berri eman du Goizuetako Umore Ona Pilota Elkarteak, interesa izan dezaketen guztientzat. Eta jakinarazi du, izena eman behar dela aldez aurretik, Mikel Ijurkori deituta, Larraun Pilota Klubeko lehendakariari: 675 210 254.

Galarretan, astelehen, aste­azken eta ostiraletan egiten dituzte saioak, 17:00etan hasi eta 20:00ak arte. Baina ordua hartu behar da aurretik, oriamendi.eus webgunean. Bertan, 18 gaztetxo ari dira dagoeneko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!