Beste garaipen haundi bat lortu du Antton Apezetxea goizuetarrak: Nafarroako txapeldun izan da, binaka, Irurtzungo Nazabal lagun. 22-9 irabazi zuten finala, larunbatean Iruñeako Labriten, Ultzamako Larunbe eta Oscozen kontra, lehenengo mailan.
Ez dituzte emaitza txarrak lortu goizuetarrek, Mendialdeko Txapelketaren bigarren jardunaldian ere. Garaipena lortu zuten Segesek eta Larinek (18-11),
eta baita Alsuak eta Sagarduik ere (18-8). Azken horien kontra galdu zuen Aranberrik, Aurrerako Iturberekin batera; eta porrota jaso zuten Legarretak eta Goikoetxeak ere (12-18).
Eta emaitza onak lortu zituzten, esku pelotari astigartarrekere. Garaipena eskuratu zuen Hodei Expositok, Gipuzkoako Txapelketan, lau t'erdian. Erraz
nagusitu zen, gainera, Añorgako Orbegozoren kontra (22-5).
Horrela, bere multzoko aurreneko postuan bukatuko du ligaxka, jokatutako lau partiduak irabazita, nagusien lehenengo mailan. Orain, bederatzi multzoetako esku pelotari onenek jokatuko dituzte kanporaketak, txapelketaren azkeneko fasean.
Iker Salaberriak, garaipena Profesional mailan, berriz, garaipena lortu zuen Iker Salaberriak, Oier Etxebarriarekin, Elordi eta Garmendiaren kontra (22-10), aurreko astean estreinako porrota jaso ondoren. Ligaxkako lidertza sendotu dute horrela. Aimar Olaizolak, berriz, atzo gauean jokatu zuen Rezustarekin, Muskizen, Urrutikoetxearen eta Imazen kontra, seigarren garaipenaren bila.