Txirrindularitza

Astigarraga inguruan, jubenilak

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 9a, 00:00

Txirrindulari jubenilak, igandeko Zumy Sarian, Astigarraga inguruan.

Herriko mugara gerturatu zen Zumy Saria jubenilen proba. Unax Urretabizkaia hernaniarra, 55garren.

Igandean jokatu zen asteburuko txirrindularitza proba bakarra Gipuzko­an, jubenil mailako Zumy Saria, Donostiako Egia au­zotik abiatuta. Eta Astigarraga inguruan ere ibili zen tropela, Martuteneko mugara etorrita. Horrela, gaztetxoen lasterketaz gozatzeko aukera izan zuten astigartarrek ere.

Partehartzaileen artean, bai­larako bakarra izan zen, Unax Urretabizkaia hernaniarra; eta 55garren bukatu zuen proba.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!