61 lagunek eman dute odola aste honetan, Hernanin eta Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 7a, 00:00
Irakurtzeko ere aprobetxatu daiteke odola emateko tartea.

46 estrakzio egin zituzten Goiz Eguzkin, asteartean; eta beste 15 Ereñotzuko Auzo Udalean, osteguneko hitzorduan.

Odola emateko bi hitzordu izan dira aste honetan, Urumea bailaran: Hernanin, astearterako jarri zuten zita, ohi bezala, Goiz Eguzkin; eta Ereñotzun, ostegunean egin zuten urteko aurreneko odol ematea, Auzo Udaleko areto nagusian.

Eta batean zein bestean, hobetu egin zituzten aurreko odol emateko datuak: 46 estrakzio izan ziren Goiz Eguzkin, eta 15 Ere­ñotzuko Auzo Udalean. Hortaz, 61 lagunek eman dute odola bailaran, aste honetan.

Ereñotzuar bat, odola ematen bukatu berritan, osteguneko hitzorduan.

 

Hernanin, otsaileko txandan, 42 herritar gerturatu ziren odola ematera, oraingoan baino lau gutxiago. Eta Ereñotzun, joan den urteko azaroan izan zuten aurreko hitzordua, eta 14 auzotarrek eman zuten odola: bat gehiago izan da oraingoan.

Odola emateko tartea, ederki aprobetxatzen dute zenbaitek. Badira, esaterako, liburu bat eraman, eta bertan irakurtzen dutenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!