Pala

Mutilak gaur Tolosaren kontra ariko dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 6a, 00:00

Mutilen pala ikusteko aukera egongo da gaur frontoian.

Hernaniko frontoian jokatuko dute, 11:00etan, jaitsiera faseko lehenengo partidua bigarren mailan.

Palan ez dira partidu asko jokatuko jardunaldi honetan. Neska nagusiek ez dute partidurik eta jubenilek atzo izan zituzten bi partidu. Mundarroko neskek Intxurre 3ren aurka aritu ziren Txomiñenean eta Hernani 4 Zumaian jardun zen bertako taldearen kontra.

Asteburuko partidurik garrantzitsuena gaur jokatuko da Hernanin, 11:00etan. Bigarren mailako mutilak Tolosaren aurka partidu erabakigarria dute. Jaitsiera faseko lehenengo partiduan Tolosa 1 dute aurkari.  Irabaztea garrantzitsua da maila mantentzeko. Ez da denboraldi erraza izan, gomazko paletan, mutil hernaniarrentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!