Esku pelota

Hogei partidu jokatuko dituzte bailarako pelotariek asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 6a, 00:00

Salaberriak atzo lau t'erdian jokatu zuen.

Hernani eta Mundarro Gipuzkoako txapelketak ari dira jokatzen eta goizuetarrak Mendialdekoa.

Bailarako pelotariak, atzo hasi ziren jokatzen txapelketa desberdinetako partiduak eta gaur eta bihar arte guztira hogei partidu jokatuko dituzte.

C.D. Hernaniko pelotariek 16 partidu jokatuko dituzte une honetan jokatzen ari diren hiru txapelketa ofizialetan. Gipuzkoako Binakako Txapelketan gaur 16:00etan, kiroldegiko frontoian, Auritz Txintxurretak eta Aiur Elizazuk txapelketako final-laurdenak jokatuko dituzte Otaegi-Lizasoren (Ilunpe) aurka. Azpeitiko bikotea faborito aterako da, baina Hernaniko bikotea txapelketa haundia jokatzen ari da eta ezustekoa eman dezake.

Ondoren, 17:00etan, Ohorezko Mailako seniorrek, Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak, maila jaitsiera jokatuko dute Senar-Urangaren (Lapke) aurka. Partidu oso garrantzitsua da.

Bihar, 12:00etan, kiroldegiko frontoian, lehenengo mailako  Iñigo Urkizu eta Iñigo Labaka seniorrek, Altuna-Aizpururen (Zaz­pi Iturri) aurka jokatuko dute sailkapen faseko azken partidua. Irabaziz gero datorren denboraldian maila berean jokatuko dute. Galduz gero jaitsierako kanporaketa jokatu beharko dute.

Gipuzkoako Lau t'erdiko Txapelketan, bihar 11:30etan Hernanin, Unax Uitzi 1. mailako gazteak partidu garrantzitsua jokatuko du Arrillagaren (Gazteleku) aurka. Irabaziz gero azken fasea jokatzeko sailkatuko da eta partidurik galdu gabe jarraituko du.

Mundarroko Goñi, aurreko astean irabazi eta gero, gaur berriz ariko da Andoainen, baina oraingoan Berozen kontra. Bigarren mailako kadetea da. Expositok aldiz, atzo jokatu zuen.

Trinkete txapelketa Donostian

Gipuzkoako Trinkete Txapelketan gaur, 15:00etan Donostian, Julen Deskarga kadeteak Gaska trinketean jokatuko du, Zestauren aurka (Gazteleku). Irabaziz gero fase finala jokatzeko sailkatuko da.

Bestetik, gaur 17:00etan frontoi berean, Manex Martin edo Unax Arabaolaza kadeteak (erabakitzeke dago) Diaz de Gereñuren aurka (Intza) jokatuko du. Irabaziz gero fase finala jokatzeko sailkatuko dira, hauek ere.

Mendialdeko txapelketan  lau partidu jokatu ziren atzo Goizuetan eta gaur eta Legarreta kadetea gaur ariko da Lekunberrin, 10:00etan Larraungo Goikoetxearekin batera, Azpirotz eta Jauregiren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!