Gaur dute epemuga sagardotegiek, 2021eko dirulaguntza eskatzeko

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 5a, 00:00

Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruko Departamentuak, lurraldean sagarrondoak landatu, zaindu, hobetu eta garatzeko dirulaguntzen 2021eko deialdia onartu zuen. Aurten, 295.000 euro bideratuko dira sagardogileei, sagardo naturala ekoizten laguntzeko, eta gaur da laguntza-eskaera aurkezteko azken eguna. Interesa dutenentzat, baldintzak eta aurkeztu beharreko agiriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean daude eskuragarri.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!