Urtarrilaren 26an egindako grebari jarraipena emanez, Gizarte Zerbitzuetan greba deialdia egin dute gaurko ere, ELA, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek. Zaintza lanen aitortza aldarrikatuko dute, eta «zerbitzu sozialen sistema eta kudeaketa publiko, unibertsal, doako eta kalitatezkoa» eskatu. Horretarako, mobilizazioak deitu dituzte zenbait herri eta hiritan. Donostian, goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua, Bulebarrean.