Leizuriren artisau-izozkiak, ostegun arratsaldero Zinkoenean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 3a, 00:00
Iñigo, Leizuriren 'foodtruck'ean. Berak egindakoak dira izozkiak.

Astigarragara bezala, Hernanira iritsiko dira Leizuriren izozkiak: ostegun arratsaldero egongo dira Zinkoenean, eta ostiral arratsaldetan Astigarragan, Erribera kulturgunearen ondoan. Bertan izango dira Rocio eta Iñigo astigartarrak, beraien foodtruckarekin.

Artisau-izozkiak dira Leizurik eskaintzen dituenak, Iñigok berak egindakoak, inguruko ekoizleen kalitatezko produktu naturalak erabilita. Lokal batean denda jarri beharrean, erabaki zuten furgoneta prestatzea, toki gehiagotara joan eta bezero gehiagorengana iristeko, izozki denda gutxi dauden herrietan. Bihartik aurrera, Hernanin ere gozatu ahal izango dute Leizuriren izozkiekin. Eta izozkiak kalean jateko hotza egiten badu, edukiontziak prestatu dituzte, eta era­mateko aukera ere badago, etxean jateko edota asteburuan gozatzeko, adibidez.

· Ostegun arratsaldetan Hernanin, Zinkoenean

· Ostiral arratsaldetan Astigarragan, Erribera kulturgunearen ondoan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!