Aurreko hilabeteotako martxari segida emango dio KZguneak, martxoan ere; eta hainbat hitzaldi eskainiko ditu, internet bidez, bere YouTubeko kanalean: KZguneaTIC. Gaur izango da aurrenekoa, arratsaldeko 19:00etatik 19:30etara; eta bideokonferentziak egiteko aplikazioei buruz ariko dira, euskeraz. Hitzaldi hori bera, gaztelaniaz eskainiko dute ostegunean, ordu berean. Datorren astean, berriz, Windows eta Linux sistema operatiboen arteko antzekotasun eta desberdintasunak jarriko dituzte mahai gainean. Kasu horretan ere, euskeraz eskainiko dute asteartean, eta gaztelaniaz ostegunean, biak ere 19:00etatik 19:30etara.