Buruntzaldeako Gazte Koordinadora Sozialistak 'Jazartuon babes kutxa' sortu du. «Osasun krisiaren aitzakiapean, gazte langileonganako jazarpen kasuek gora egin dute. Horren aurrean, defentsarako bitartekoak sortzea dagokigu». Testigantzak bidaltzeko kanala ireki dute: @gks_buruntza Twitter edo Instagram kontuetara mezu pribatua bidalita; gks_buruntza@riseup.net helbide elektronikora idatzita; edo labur.eus/babeskutxa galdetegia beteta.