Odol emateak, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 28a, 00:00

Datorren astean odol emateak egongo dira Hernanin eta Ereñotzun. Hernanin, asteartean, martxoaren 2an izango da, Goiz Eguzkin, 16:30etatik 20:30etara. Goizez deitu eta hitzordua hartu behar da 943 00 78 84 telefono zenbakian. Hortik bi egunera, ostegunean, ereñotzuarren txanda izango da auzo udaleko aretoan, 17:00etatik 20:30etara. Hor ere hitzordua goizean hartu behar da 943 00 78 85 telefonora deituta.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!