Etxarri eta Zubiri, kanporatuak

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 27a, 00:00

Zaldua II.ak eta Larrañagak 40-28 gainditu zituzten Etxarri eta Zubiri ostegunean, eta emaitza horrekin ezagutzen dira Oriamendi Txapelketako finalerdietarako sailkatu diren lau bikoteak. Hain zuzen ere, jaialdiko lehen partidua jokatu zuten bi bikoteak geratu dira kanpoan. Zaldua II.ak eta Larrañagak, Etxarrik eta Zubirik zituzten aukera apurrik gabe utzi zituzten. Gorriek hiru puntu dituzte orain, eta Etxarrik eta Zubirik bi. Zaldua II.a nabarmendu zen, 17 tanto eta akats bakar batekin txapelketako partidurik onena jokatu zuen. Urdinek oraindik ez dute beraien maila erakutsi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!