Errepideko denboraldia hasiko dute afizionatu, junior eta kadeteek

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 27a, 00:00

Txirrindularitzan errepideko denboraldia asteburu honetan hasiko dute afizionatu, junior eta kadeteek. Honela, gaur goizean, elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariak Zumaiako saria jokatuko dute, Euskaldun Trofeoko lehenengo lasterketan. 112 kilometroko ibilbidea dute eta Hernani eta Astigarragako txirrindulariak daude partehartzaileen artean. Junior eta kadeteek bihar izango dute txanda. Juniorrek, Eibarren dute lasterketa eta kadeteek Donostian, Zuatzu poligonoan. Biak goizean izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!