ITUROLATARROK
Eta gurea, heteropatriarkatutik hasita, zapalkuntza sistema ezberdinei aurre egiteko proiektua izanik, ezin gara gusturago sentitu espazio honetan.
Komunitate bat zeinak burujabetzan, zaintzan eta bizitzaren jasangarritasunean oinarrituriko ehun sozio-ekonomikoa hedatzearen alde egiten duen. Alegia, normaltasun zaharrarekin zein berriarekin amaitzeko lan egiten duen sarea.
Iturolatik irauli nahi dugun hori guztia normala baita. Energia enpresa handiek ingurune naturala eta gure patrikak txikitzea. Hondakinen kudeaketa traketsa eta interesduna egitea. Justizia heteropatriarkala eta klasista izatea. Osasun-eredua asistentzialismoarekin eta botikekin lotzea. Indarkeriaren lanketan (eta birsortzean) honen jatorriari edo tratu onak eraikitzeko moduari ez erreparatzea. Argazkilaritza oroitzapenak izozteko, metatzeko eta kontsumitzeko tresna gisa ulertzea, eta ez prozesu artistiko eta pedagogiko gisa. Emakumeak (migratuak eta arrazalizatuak) zaintza lanen bueltan esplotatzea, beren lana duindu eta aitortu gabe. Denok heterosexualak garela aurresuposatzea...
Laburbilduz, normala den guztiak ito egiten gaitu. Horregatik, Hiruki Larroxa kooperatiban badakigu egon behar dugun tokian gaudela. Zainduak, babestuak eta aitortuak senti gaitezkeen espazio batean. Azken finean, oasi bat non normala den horretatik at arnasa har dezakegun.
Egoitz A. Albeniz eta Ibai Fresnedo
Hiruki Larroxa Kooperatiba
Hernaniko Elkarlan Sorgunea
Iturola.eus
Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani
Talleres Mitxelenak babestutako atala
Eziago Poligonoa, 21
Zikuñaga Auzoa, Hernani
www.talleresmitxelena.eus
