Zazpi pala partidu, Hernanik eta Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 27a, 00:00

Horietatik sei, neska hernaniarrek jokatuko dituzte Anoeta, Alegia eta Deban. Bestea, gaur 10:30etan, Mundarrok etxean.

Gipuzkoako Pala Txapelketa ere berotzen ari da, eta asteburu honetan zazpi partidu jokatuko dituzte Hernaniko eta Astigarragako palistek. Horietatik sei neska hernaniarren partiduak dira, eta bakarra mutil astigartarrena. Gainera, Astigarragako Txomiñene frontoikoa da goiztiarrena. Gaur, 10:30etatik aurrera, Mundarroren bikote astigartarra Izurun 2ren kontra ariko da Gipuzkoako Txapelketan, mutilen hirugarren mailan, gomazko paletan.

Gaur, 16:00etatik aurrera, Anoetako Alkartasuna frontoian, Su-Berri eta Hernani kluben arteko nagusien mailako hiru partidu jokatuko dira.

Lehenengo partidua bigarren mailakoa izango da, eta Su-Berri eta Hernani 2 ariko dira elkarren kontra. Urien eta Gutierrez dira ordezkari hernaniarrak.

Ondoren, bigarren partidua, lehenengo mailakoa izango da, eta horretan Su-Berri 2k eta Hernani 2k jokatuko dute. Hernaniar bikotea Urdangarin eta Eizmendik osatzen dute.

Amaitzeko, Hernani 1eko Irazustabarrenak eta Arrietak, Su-Be­rri 3ren aurka jokatuko dute.

Bihar neska jubenilen txanda izango da. 10:00etatik aurrera, Alegian, Hernani 1 Intxurre 3ren aurka ariko da, eta Hernani 3 Intxurre 1en kontra. Azkenik, Deban, Hernani 1ek Iruleak 1ekin neurtuko ditu indarrak, nesken bigarren mailan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!