Mendialdeko Binakako Txapelketa hasi da, eta Gipuzkoakoa ziztu bizian

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 27a, 00:00

Umore Onako pelotariek atzo lau partidutan hartu zuten parte Goizuetan, eta gaur beste partidu bat jokatuko dute Lekunberrin.

Esku pelota normaltasunera bidean dago, eta egun hauetan hainbat partidu jokatuko dituzte Goizueta, Astigarraga eta Hernaniko pelotariek. Hasteko, atzo, Mendialdeko Binakako Txapelketaren bigarren edizioa hasi zen; eta Goizuetan bertan, Umore Onako pelotariek lau partidu jokatu zituzten. Gaur goizean, Lekunberrin, ariko da Lujanbio goizuetarra, Araxesko Sotilekin bikotea osatuz.

Bestetik, CD Hernaniko pelotariek 10 partida jokatuko dituzte, atzotik bihar arte. Horietako bederatzi Gipuzkoako Txapelketakoak izango dira, eta bakarra San Juan txapelketakoa. Sei partidu jokatuko dira kiroldegiko frontoian.

 

Gaur arratsaldean eta bihar goizean, partiduak kiroldegian

Hamar partidu horietatik azpimarratzekoak dira hiru. Gaur, 10:30etan Andoainen, Auritz Txintxurreta kadeteak lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketan jokatuko du, Beroizen (Gazteleku) kontra. Partidua irabazten badu, partidurik galdu gabe jarraituko du txapelketan. Gaur bertan, 16:30etan Hernanin, Unax Manterola kadeteak lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketan jokatuko du, Iturriozen (Intxurre) kontra. Garaipena lortuz gero, azken fasea jokatzeko sailkatuko da. Eta bihar, 11:30etan Hernanin, Xabier Salaberriak eta Xabier Ortiz de Urbinak Gipuzkoako Txapelketaren final-laurdenak jokatuko dituzte, seniorretan, Baztarrika-Loi­diren aurka (Ataun).

Bestetik, bart gauean Astigarragan, Santxez astigartarrak eta Labaka hernaniarrak lau t'erdiko senior mailako Gipuzkoako Txapelketan jokatu zuten elkarren aurka. Mundarroko Exposito ere, Epleko Odriozolaren aurka aritu zen arratsaldean.

Gaur, 10:00etan Andoainen, Mundarroko Goñi, Gaztelekuko  Salbadorren aurka lehiatuko da,  lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketan kadeteen bigarren mailan.

Azkenik, profesionaletan,  Aimar Olaizola eta Iker Salaberria goizuetarrek bart gauean jokatu zituzten Binakako Txapelketako partiduak, Larrabetzun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!